Freunden von diesem Artikel berichten:
Islandia 1615
Tapio Koivukari
Bestellware
Islandia 1615
Tapio Koivukari
Gartzia Aranburu duela 400 urte euskal kostaldean jaiotako mutil gaztea da. Haren bizitza zeharo aldatuko da baleontzi batean upelgile aprendiz hartzen dutenean. Agustin upelgilearekin batera joango da, eta Iñaki latsaria eta Stobal arpoilaria lagun egingo ditu Islandiarako bidean. Villafranca, Agirre eta Telleria kapitainen tripulazioak itsasora abiatuko dira, balea ugari harrapatzeko eta etekin ona ateratzeko itxaropenez. Arrantzaleak baleak harrapatzen eta islandiarrekin salerosketak egiten okupatuta dabiltzan bitartean, Gartziak eta Agustinek gogor egingo dute lan hain balio handikoa den balea-olioa gordetzeko upelak muntatzen. Gainera, Gartziak Islandiako jendea ezagutzeko aukera izango du, tartean Kristrún, haren begietako neskatila. Balea-arrantza denboraldi oparoaren ondoren itsasgizonak etxerantz abiatzeko prestatuko dira, baina bat-bateko ekaitzak baleontziak hondoratuko dizkie eta lur hotz horretan harrapatuta geldituko dira. Baleazale euskaldunak berehala ohartuko dira bertako biztanleek mehatxutzat dituztela eta haien beldur direla... Gartziaren ipuin hau leialtasunari eta adiskidetasunari buruzko istorioa da batetik, eta XVII. mendeko Islandian bizirik irauteko grinaz eta abenturaz beteriko kontakizuna bestetik. Egiazko gertaeretan oinarritzen da, eta euskal historiaren parte da.
Medien | Bücher Taschenbuch (Buch mit Softcover und geklebtem Rücken) |
Erscheinungsdatum | 12. November 2015 |
ISBN13 | 9781519276292 |
Verlag | Createspace Independent Publishing Platf |
Seitenanzahl | 184 |
Maße | 152 × 229 × 11 mm · 276 g |
Sprache | Baskisch |
Weitere Titel von Tapio Koivukari
Alle Titel von Tapio Koivukari ansehen ( u. a. Taschenbuch )